XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, A = (1/1, 1/2, 1/3, ... 1/n, ...) multzoan, zeroa metatze-puntua da. (13.ir.)

1. SEGIDEN LIMITEA

Eguneroko bizitzan sarritan entzuna duzu, eta zeuk ere askotan erabilia izango duzu, segida hitza.

Kargu-segida, entrepresa baten segida edo jarraipena, egunen segida edo urtaroen segida.

Kasu guzti hauetan, segidak ordenaren idea eta norma edo lege batekiko menpekotasuna adierazi ohi du.

Segidak zenbaki, hizki edo izaki-multzo bat dira.

Elementu guzti hauek ere ordena bat gordetzen dute, eta eratze-lege bat jarraitzen.

Ihazko kurtsoan, segida hauetatlk errazenak ikasi zenituen: progresio aritmetikoak eta geometrikoak, eta gai-kopuru finitu bat hartuz egiten zenuen.

Ikasgai honetan eta hurrengoan, aldiz, gai-kopuru infinitu bat kontsideratuz ikasiko dituzu.

Haiek zein limiteruntz jotzen duten bilatzen ikasiko duzu.

Eta hau kontutan izan: nahiz eta segidak gorakorrak izan eta gai-kopurua infinitua gerta, askotan limite finitu bat dute.

Kurtso honetan egiaztatuko duzun bezala, gai-kopuru infinitu eta positiboek ere ez dute batura, beti eta derrigorrean, infinitua.

Segidek hazkuntza proportzionaletan, interesen kalkuluan, urterokoetan, amortizazioetan e.a.-etan dituzte beren aplikazioak.

1.1. ZENBAKI ERREALEZKO SEGIDEN KONTZEPTUA

Biz N zenbaki arrunten multzoa eta biz A C R edozein multzo bat.

A-ko elementuzko segida bat N-tik A-ra doan aplikazio baten bidez emana datorkigu.

Hau da,